Fontes Linguae Vasconum (Jun 2019)
Azpeitiko euskararen hiztegi dialektal bat – II
Abstract
Lan hau hiztegiaren bigarren erdia da. Aurreko lanean bezala hiztegiaren ildo nagusiak Azpeitiko euskararen azentua eta fonologia dira. Izenen eta izenondoen kasuetan, hiru forma aurkeztu dira. lehena, flexiorik gabeko absolutiboko forma mugagabea da, eta ondorengo biak kopuladunak, bai singularrean bai pluralean. Aditzen kasuan bi forma ageri dira, partizipio perfektiboan eta ez-perfektiboan, beti ‘da/du’ aditz laguntzailearekin. Bestelako hitz motak forma bakarrean datoz.