Fontes Linguae Vasconum (Jun 2019)

Garaziko hizkuntza-aldakortasuna geografiaren, adinaren eta generoaren arabera

  • Alexander Artzelus Muxika

Journal volume & issue
no. 127

Abstract

Read online

Nafarroa Behereko hegoaldean kokatuta dagoen, eta Nafarroa Garaiko Luzaide herria barne duen Garazi ibarreko euskararen aldakortasuna ikertzea da lan honen helburua. Hipotesi orokorra da bertako mintzoa abiada bizian aldatzen ari dela, eta hipotesi zehatzak dira berriz, aldaketa hori geografiaren, adinaren eta generoaren arabera gertatzen ari dela. Geografia aldagaiari dagokionez, Luzaide gainerako herrietatik aparte gelditzen ari dela uste dugu, muga politikoa hizkuntza-muga ere bihurtuz doala. Adinari dagokionez, berriz, adinekoak adinekoak gertuago daude base dialect deitzen den horretatik eta gazteek euskara batuaren eta frantsesaren edo gaztelaniaren eragin handiagoa dute. Azkenik, generoaren arabera, adineko emakumeak, gizonekin konparatuta, gordetzaile eta gazteak berritzaile dira.

Keywords