Fontes Linguae Vasconum (Dec 1999)
Hitzen ordena eta esaldiaren egitura informatiboa. Gogoeta historiko zenbaiten berri labur. Antzinatea
Abstract
Grekoen ekarpen linguistikoari buruzko sarrera labur baten ondoren (1), Grezian esaldiaren egituraren inguruan egindako lehen gogoeten berri ematen da (2), Platon eta Aristotelesen itzaletik, eta hausnarketa abiatzen da jada ordudanik nahasian ageri diren hiru ikuspegi, sintaktiko, semantiko, eta informatiboen ildotik. Ondoren, 3. eta 4. ataletan, antzinatetik zuzenean hitzen ordena edota, oro har, esaldiaren egitura informatiboaren inguruan egindako hainbat gogoeten berri ematen da. Gramatikaren ikuspuntutik (3), eta, batez ere, erretorikarenetik (4), beti, gaur egungo alor honetako kezkekin zerikusia izan lezaketen neurrian. Tarteka, euskararen inguruko konparaketaren bat ere, nola 3.5.1 atalean, esaldi amaierako aditzaren inguruko teoriez, latinaren nola euskararen kasuetan.