Fontes Linguae Vasconum (Dec 2024)

Hiru euskal testu argitara: Getariako eskutitzak (1796 -1797)

  • Olatz Leturiaga Angoitia

DOI
https://doi.org/10.35462/flv138.3
Journal volume & issue
no. 138

Abstract

Read online

Orain arte ezagutzen ez genituen hiru euskal testu dakartzat: Jose Segurari idatzitako Getariako (Gipuzkoa) eskutitzak, 1796.-1797. urte bitartekoak. Hiru gutunek egitura bera dute; lehendabizi, Maria Francisca Mendizabal emazteak idazten dio gaztelaniaz, eta ondoren, Maria Curuza Mendizabal koinatak euskaraz. Igorle-hartzaileen eta ageri diren beste izenen jatorria argitu ostean, gutunen edizioa dakart, eta jarraian, euskarazko testu zatien hizkuntza-azterketa. Laburrak izanagatik, euskarazko lekukotasun zaharrik ezagutzen ez genuen eremu bateko (Getariako) testuak ditugu orain, XVIII . mendearen amaieran idatzitako gutun pribatuak, hots, ahozko jardunetik hurbil egoteko aukera duten testu-genero batekoak.

Keywords