Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo" (Mar 2023)
Izenak sortzeko atzizkiak eta literatur hizkuntzaren historia: Ubillosen dotrina eta Lubieta eta Pomier hiztegiak
Abstract
Izenak sortzeko eratorbidean —bereziki, egile eta langile izenetan eta izen-abstraktugileetan— XVIII. mendeko literatur gipuzkeraren garapenak izan zuen eragina ikertu nahi izan da hemen, Larramendiren HHk (1745) ezarritako mugarria gogoan. Haren aurreko eta ondorengo lanak aztertu nahi izan dira horretarako: aspalditik ezaguna den Ubillosen dotrina (1785), eta berrikitan ezagutu den Pomier hiztegia eta Lubietarena (1728). Eratorbidean oro har, baina -tasun, -keria, -(t)ari, -tzaile / -le eta -gile / -gin atzizkietan jarri da arreta berezia. Gómez-Lópezek eta Zulaikak egindako edizioan (2020), 1745 aurretik kokatu zuten Pomierrena, baina bai hipotesi hori eta baita aurkakoa ere —1745 eta 1808 artekoa ote den— aztertu dira amaieran, Lakarrak (2022) egindako oharren ildotik.
Keywords