Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo" (Mar 2022)

Zenbait ezaugarri araberaren definiziorako

  • Iker Ondartza

DOI
https://doi.org/10.1387/asju.23151

Abstract

Read online

Araban hitz egiten zen —eta egiten den— euskara dialektalaz arituko gara lan honetan. Azken urteotan honen inguruan aurrerapen handiak egiten ari dira, eta baita araberak Euskal Herriko mendebaldeko dialektoen bilakabidea ulertzeko duen garrantzia argitzen ere. Hala ere, araberak definitu gabe jarraitzen du. Hori izango da lan honetako helburu nagusia: araberaren definizio linguistiko eta geografikoan aurreratzea. Bada, Arabako euskarari buruz orain arte esandakoaz hasi gara (§ 1), honen gaineko ideia nagusien berrikuste labur bat eginez eta lanaren lan-lerroak eta corpusa aurkeztuz. Ondoren, ezaugarri linguistikoen analisia egin dugu, hauek 4 multzo nagusitan sailkatuz: MEZren ezaugarriak (§ 2.1), Arabako euskara Bizkaikoarekin lotzen duten ezaugarriak (§ 2.2), bereizten dutenak (§ 2.3) eta araberaren ezaugarri esklusiboak diratekeenak (§ 2.4). Azkenik, analisitik ateratako ondorioak aurkeztu ditugu, arabera definitzeko zenbait ezaugarri aukeratuz eta geografikoki kokatuz.