Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo" (Jan 2024)

Alegiako haurrak eta hitanorako jauzia

  • Endika Arnedo Garcia

DOI
https://doi.org/10.1387/asju.24088

Abstract

Read online

Hitanoa euskaraz modu informal batean zuzentzeko tratamendua da eta azken urteetan haur eta gazteen hitanoaren erabilpenak izan duen beherakadaz oharturik, lan honetan ikertu da Alegiako haur eta gazteak hitanoarekin duten harremana, hitanoarekiko iritzia eta hitanorako jauziaren prozesua, helburu nagusitzat izanik Alegiako haurren hitanoranzko jauzia ezagutzea. Horretarako, hitanoa zer den, zein funtzio sozial duen, zein konnotazio ezartzen zaizkion, zeintzuk diren hitanoaren erabileraren aldagaiak eta transmisio gune nagusien egoera nolakoa den aztertu da; Alegiako 8-11 urte bitarteko haurrei eginiko behaketa, galdetegi, bakarkako elkarrizketa zein talde-eztabaida bidez. Hitanoaren ezagutza eta aldeko ideologia izatea beharrezkoa dela ikusi da hitanoranzko jauzia emateko, baina faktore gehiagok ere eragina dutela hori lortzeko bidean.

Keywords