Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo" (Sep 2021)
"Refranes y Sentencias" (1596): Girolamo da Sommaiaren Salamancako lekukotasunetik Darmstadteko faksimile(ta)ra
Abstract
MLV II. Jardunaldietan Refranes y Sentencias liburuaren bigarren mailako lekukotasun bat aurkeztu genuen, Girolamo da Sommaia humanista italiarrak Salamancan zela egin zuen erdal zatiaren kopia. Lan honen lehenengo zatian eskuizkribua aurkeztuko dugu, eta kopia berri honek orain arte liburuaz genekienaz gainerako datu berririk erakusten ote digun aztertuko. Lanaren bigarren zatian, Darmstadten gordetzen zen alearen argazkietara hurbilduko gara eta galduriko ale hura berrikusiko dugu bibliografia materialaren ikerketa moldeaz baliaturik, bereziki alean genituen eskuzko oharrak bilduz eta aztertuz. Modu horretan, saiatuko gara erakusten nolako jabea izan zuen ale hark eta zein giro kulturaletan mugitu zen liburua.