Fontes Linguae Vasconum (Jun 2023)
Euskararen intonazioaren aldakortasuna: monografien ekarpena
Abstract
Euskarak duen aldakortasuna ezagutzeko, tokian tokiko hizkeren deskribapen gramatikalak baitezpadakoak dira. Artikuluan, euskal hizkerei buruzko monografien datu-basea osatu, eta intonazioari ematen zaion lekua neurtu dut. Lan gehienek ez dute gaia lantzen, eta horrek mugatu egiten du intonazio-atlasak osatzeko aukera. Intonazioaren azterketak duen leku urria ulertzeko eta aitzinamenduak sustatzeko, intonazioak berezko dituen erronka batzuk identifikatu ditut. Azkenik, tokian tokiko soinu-esalditegiak biltzearen garrantzia nabarmendu dut.
Keywords