Fontes Linguae Vasconum (Apr 2006)
Aramaioko hizkera
Abstract
Aramaioko euskararen azterketa egiten da lan honetan. Sarreran Aramaiori buruzko datu batzuk eman ostean, lana egiteko erabili diren zenbait irizpide metodologiko eskaintzen dira, eta oinarri teorikoak aipatu. Ondoren, hizkera honen azterketa linguistikoa egiten da, honako atal hauek bereiziz: fonologia, izenaren morfologia, aditzaren morfologia eta morfosintaxia. Azkenik, ondorioetan, Aramaioko hizkeraren kokagunea zehazten da (mendebalarekin lotzen duten eta banatzen duten ezaugarriak emanez, eta baita Arabarekin lotzen dutenak), eta Aramaioko euskararen eta (Aramaioko auzo den) Oletakoaren arteko desberdintasunak seinalatzen dira