Fontes Linguae Vasconum (Dec 2017)

Axularren lantegian. Iturbegi ezezaguna Geroren lehen kapituluaren bilbean

  • Patxi Salaberri Muñoa

Journal volume & issue
no. 124

Abstract

Read online

Axularrek berak aitortu bezala, Gero liburuan bada hainbat lerroalde garaiko deboziozko liburuetatik jasoak direnak. Ez ohi dira, halere, betegarri gisa tartekaturiko pasarteak, kapituluak zurkaizteko erabilitako teknika erretorikoaren tresna baizik. Iturburu-edo izan omen ziren horietako baten identifikazioa bide (Guzman, Bienes de el honesto trabajo, 1614), behin-behineko aletxoa ekartzen saiatu da honako artikulu hau, oraingo jolaslekua euskal idazlearen liburuaren lehen kapitulura mugatu bada ere. Hartara, Axularrek kapitulu osoa bilbatzeko erakutsitako eraz eta orain arte identifikatzeke zegoen iturbegi horretako pasarteen txertaketaz jardungo da bertan.

Keywords