Fontes Linguae Vasconum (Dec 1996)

-(T)AR Jendeari dagokion Berrekailua Zenbait Autoretan eta baita-ere-tiar / - liar

  • Alfonso Irigoyen

DOI
https://doi.org/10.35462/flv73.4
Journal volume & issue
no. 73

Abstract

Read online

Lan honetan zenbait autoreren textuen zerrenda emaiten da gentilizioak letra italikoz markaturik doazela. Formak, beraz, autore bakoitzak emaiten dituen erara agertzen dira besterik gabe. Denbora berean Ifarraldean baizik erabiltzen ez diren -tiar eta -liar berrekailuak ere ikertzen dira: goiztiar, kaltiar, etxatiar /etxetiar, jornaltiar, jainkotiar, bazkaltiar, baketiar, mundutiar, herritiar, eta beste alde batetik egoiliar, eta baita-ere Duvoisin-en baitan biltzen diren Epikurotiar eta Estoiziar [sic] ere. Izan liteke -tiar berrekailua bi elementuz osaturik egoitea: -ti eta -ar. Izan-ere -ti berrekailuak bizidunei, eta bereziki pertsonei, dagozkien hitz derivatuak sortzeko balio du leku-denborazko deklinabideari ez dagokion esparruan, eta erabiltzeari dagokionez distribuzio komplementarioz agertzen direla bata eta bestea erran liteke: negarti, ezkerti, eta abar, alde batetik, eta ablativoa den etxeti (urten, etorri, eta abar), bestetik. Gauza bera gertatzen dateke egoiliar hitzean agertzen den -liar berrekailuarekin, zeren jatorrian egoile + -ar izan baitaiteke, bestearen analogiaz -liar bilakaturik. Autore batzuren obrak osorik arakatu dira: Peru Abarca, Kresala, Axularrena, Leiçarraga-renak (-ano eta bestelako berrekailuena izan ezik), Prai Bartolome-ren Olgueeta, Echepare-rena, Dovoisin-en Laborantzako liburua, Lapitze-ren Bi saindu hescualdunen bizia, eta Olaechea-ren dotrina. Gainerakoenetan parte bat besterik ez. Zenbait erabiltze-modu barbaro azken ordukoren kritika ere egiten da Euskal Hiztegi Entziklopedikoa, (Klaudio Harluxet Fundazioa), Donostia 1995, aipaturik, erabiltze-modu horiek iturria Xabier Kintana-ren hiztegian dutela, cfr. Eukal Hiztegi Modernoa, Bilbao 1977. Hara nolako perlak: Antarktiar Ozeanoa, Arktiar Ozeanoa, Iberiar Penintsula, Mediterraniar klima, eta abar.