Fontes Linguae Vasconum (Oct 2019)

Basaburu Txikiko euskararen lekukoak (I)

  • Gorka Lekaroz Mazizior

Journal volume & issue
no. 118

Abstract

Read online

Basaburu Txikiko hizkera nafarraren lekukotasun idatzia utzi zuten bi pertsona ditu aztergai lan honek. Horietako bat Mariano Erbiti da, Bonaparte printzearen eskuetara iritsitako Beintza-Labaiengo doktrinaren egilea, gaur arte azterkizun zegoena; artikuluaren lehen zatian irakasle honen inguruko hainbat xehetasun eman ditugu. Bestea, aurrerantzean euskararen lekukotzat hartu behar den Miguel Ignacio Armasa domingotarra (1770-1814), XIX. mendearen hasierako guda-giroak harrapatua eta indarrean sorterriratua, predikari aritu zen Labaienen eta Nafarroako euskal testuen ondarea aberastera datozen Hainbat sermoi prestatu zituen XIX. mendearen hasieran. Sermoi horietako baten edizioa eskaini dugu lanaren bigarren zatian, Armasari buruzko datu biografiko batzuekin batera.

Keywords