Fontes Linguae Vasconum (Jun 2017)
Euskara Bariazioan / Basque in Variation (BiV): lehen urratsak
Abstract
Lan honen helburua da BiV datu basearen nondik norakoak azaltzea. BiV euskal hizkeren arteko aldakortasun morfosintaktikoa erakusten duen sareko datu basea da. Galdetegi bidez eskuratutako ezaugarrien inguruko datuak jasotzen ditu eta aldakortasun-aren banaketa erakusteaz gain, ezaugarrien deskribapena eta adibideak eskaintzen ditu. Hizkeren arteko aldakortasunaren airetiko ikuspegiak agerian uzten du, batetik, jasotako ezaugarri batzuek dialektologia lanetan egotzi zaien banaketa bertsua dutela, eta bestetik, zenbait ezaugarrik espero zena baino eremu zabalagoa dutela. Horrez gain, begi bistan uzten du badirela Iparralde v Hegoalde, edo Ekialde v Mendebalde banaketa argia duten ezaugarriak.