Fontes Linguae Vasconum (Dec 2023)

Hizkuntzekiko Irakaskuntza Sentsiblearen gaineko usteak: EAEko LHko irakaslegaien iritziak aztergai

  • Artzai Gaspar,
  • Oihane Galdos,
  • Eider Saragueta,
  • Karin van der Worp,
  • Leire Ituiño

DOI
https://doi.org/10.35462/flv136.2
Journal volume & issue
no. 136

Abstract

Read online

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eskoletan, irakasten diren bi hizkuntza ofizial eta atzerriko hizkuntzaz gain, haur batzuek jatorrizko beste hizkuntza batzuk ere badituzte. Egoera eleanitz horren aurrean Linguistically Sensitive Teaching (LST) aintzat hartzea beharrezkoa da. Ikerketa honetan, EAEko unibertsitateko Lehen Hezkuntzako 14 irakaslegaik LSTaz duten kontzientzia aztertzen da, galdetegia, idatzizko hausnarketa, talde-eztabaida eta behaketen bitartez. Emaitzek erakusten dute irakaslegaiak LSTaren oinarrizko alderdiak identifikatzeko gai direla eta euskararen babesarekin lotzen dutela.

Keywords