Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo" (Mar 2023)
"Aucun prophète n'est bien reçu dans son pays". Ana Ürrüti (1826-1900) ebanjelista eta itzultzailearen bizitza eta gutunak
Abstract
Euskal ikasketetan Ana Ürrüti XIX. mendeko ebanjelista eta itzultzaile zuberotarraren izena ahanzturan egon da Roquek (2013) haren memoria berreskuratu arte. Lan honetan, batetik, Ana Ürrütiren biografia zirriborratzen duten datu berriak aurkezten ditut, eta bestetik, Ürrütik Joseph Nogaret Baionako artzainari igorri zizkion frantsesezko gutunak, berriki aurkituak. Ürrüti-Nogaret gutuneria informazio iturri baliagarria da bereziki hiru alderdiri dagokionez: 1) Ana Ürrüti anderearen bizitza; 2) euskal testuen historia; eta 3) XIX. mendeko euskaldun protestanteen sarea.
Keywords