Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo" (Sep 2021)
Goi-nafarrera arkaiko eta zaharraren azterketan sakonduz: periodizazio saiorako langaiak
Abstract
Artikulu honetan, Lakarrak (1997) eta ondoren Gorrochateguik eta Lakarrak (2001) euskararentzat egindako periodizazio saioak goi-nafarrerarentzat balio duen ikusten saiatu naiz eta dialekto horren periodizazio proposamen bat egiten dut. Batez ere, goi-nafarrera arkaikoa (1416-1600) eta zaharra (1600-1745) definitzeko balia litezkeen ezaugarri linguistikoez arituko naiz. Dialektoaren garaikatze hori egiteko hizkuntzaren barneko ezaugarriez baliatu naiz. Orotara 13 ezaugarri aztertu ditut horien bilakabidea eta kronologia kontuan izanda.