Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo" (Apr 2023)

Euskara Batu Zaharraren haustura: oinarri metodologikoak eta literaturaren berrikuspena

  • Iñigo

DOI
https://doi.org/10.1387/asju.24118

Abstract

Read online

Zenbait hamarkada joan zaizkigu Mitxelenak (1981) Euskara Batu Zaharra (EBZ), euskararen dialektoak sortzen hasi aurreko azken hizkuntz egoera bateratua, proposatu zuenetik. Aldiz, euskal dialektologia (diakronikoa) ez da horrenbeste garatu 40 urteotan eta gaia oraindik guztiz zabalik dago. Hala ere, egin dira zenbait hipotesi EBZren hausturaren inguruan. Lan honetan, EBZren lehen haustura ikertzeko kontuan hartu beharreko alderdi metodologikoak aztertzen ditut lehenik, inguruko tradizio garatuenetatik harturik. Ondoren, EBZren lehen hausturaz mintzatu diren lanak berrikusi eta ebaluatzen ditut, dialektologia diakronikoa egiteko oinarri metodologikoak betetzen dituzten ikusteko. Ikusten denez, oso gutxi dira filogenia egiten saiatzen diren lanak, eta are gutxiago irizpide kronologikoa, geografikoa eta hizkuntzazkoa gainditzen dituzten berrikuntzekin aritu direnak.

Keywords