Fontes Linguae Vasconum (Jun 2024)
Azentua eta hasperena: QED
Abstract
Hiru herskari sail dituzten euskalkietan, herskari ahoskabeak hasperendunak dira gehienetan hitzaren bigarren silabaren hasieran daudenean, adib. akher. Hala ere, badira salbuespenak, silaba horretan /ptk/ hasperengabeak dituztenak, adib. jakin. Mitxelenak iradoki zuen lehenagoko garai batean azentuaren kokaguneak baldintzatzen zuela hasperena. Hau da, herskari ahoskabeak hasperendunak ziren silaba azentudunetan eta hasperengabeak azentuaren ondoren. Hemen ebidentzia zuzena ematen dut Mitxelenaren hipotesiaren alde. Analisia Goizuetako hizkeraren azentu-bereizketetan oinarritzen da.
Keywords