Fontes Linguae Vasconum (Oct 2019)

Oztibarreko mintzoaz eta haren lexikoaz

  • Iñaki Camino Lertxundi

Journal volume & issue
no. 119

Abstract

Read online

Saioak hasieran Baxenabarreko euskaraz dagoen ikuspegi orokorra aurkezten du eta Hazparnek ezker-eskuin eta goi-behe hizkuntzaren aldetik ukan duen eraginaz proposamen bat egiten. Ondotik oztibartarren abeltzain-gizarteaz eta eskualdeko jendeen hartu-emanez ohar batzuk egiten dira. Hizkuntzaren atalean alderdi foniko eta morfosintaktikoez aurkezpen zabalxea egin da, non ageri baita Oztibarreko mintzoa Baxenabarreko erdigune-erdigunekoa dela, ez duela berezko ezaugarririk eta ondoko mintzoekin komunikazio-maila gora duela, nahiz badiren ekialde honetara heldu ez diren berrikuntza zenbait; bestalde, ahal izan den heinean hondarreko mendeetako hizkuntza-bilakabide batzuen berri ere eskaini da. Lexikoaz eta item lexikoen aldaera fonikoez egin den azterketak erakusten dituen bi lotura sendoenak, Garazi alderat eta Zuberoa alderat doazenak dira; Landibarren Baxenabarre mendebaleko euskararen eragin poxi bat ere ageri da. Oro har mintzo bateratuxea ageri zaigu Oztibarrekoa eta Garaziko eskualdean luke kiderik hurbilena.

Keywords