Fontes Linguae Vasconum (Oct 2019)

Etimologiak ate-joka: din-don… (jo eta josi; eman eta iramo(n); jin eta jainko)

  • Borja Ariztimuño López

Journal volume & issue
no. 114

Abstract

Read online

Artikulu honetan aitzineuskarako bi erro monosilabiko dira ardatz: *din ‘etorri’ eta *don ‘ezarri’; zehazki, erro horietarik eratorritako hitzak (hitz-familiak) aztertu ditut, etimologia berriak proposatuz eta horiek Joseba Lakarra ikertzaileak lehenagotik berreraikitakoekin erkatuz, harreman formal zein semantikoak argitu nahian. Oro har, nabarmendu nahi izan dut ezen honelako lanetan hitzen aldaerak eta aldaketa fonetikoak zuhurki bezain xehe erabili behar direla, ezein forma a priori baztertu gaberik, eta halaber adieren azterketak hitzen arteko harremanak frogatzen, edo gutxienez oinarritzen, lagun gaitzakeela.

Keywords