Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo" (Mar 2021)
Euskararen lerrokadura ergatiboaren sorreraz
Abstract
Lan honetan, euskararen lerrokadura morfologiko ergatiboaren sorrera ikertzen da. Hau eragin zuen prozesua akitaniera eta latinarekiko kontaktuaren hasiera baino lehenago kokatu behar dugu, aitzineuskararen uneren batean. Trask-en (1977) proposamenari jarraikiz, onartuko da orainaldiko joskeretako eta lehenaldi/irrealiseko joskera askotako aditz jokatu iragankorren hasierako slot-a P-ak (= Patient) okupatzen duenez, “today’s morphology is yesterday’s syntax” Givón-en printzipioa (adib. nator AOV osagai-hurrenkeraren aldaketa.