Fontes Linguae Vasconum (Jun 2021)
Garibairen errefrauetako diago: euskara, zakurrak eta ustekabeko beste etimologia batzuk
Abstract
Artikulu honetan Garibairen errefrau batean ageri den diago adizkiaz arituko naiz. Helburu nagusia da errefrauaren eta haren gaztelaniazko bi itzulpen ezberdinen azterketa filologiko-linguistikoaren bidez adizkiaren esanahi zehatza eta itxura bereko diago ‘dio’ laguntzailearekiko harremana argitzea. Ondorioz, eta euskararen behinolako aditz-morfologiako baliabideen bitartez, dio ‘esaten du’ adizkiarekin lotzen da, bai eta familia bereko beste zenbait hitzen etimologia berriak proposatu ere.
Keywords