Fontes Linguae Vasconum (Jun 2024)
Sudurkaritasun fonologikoa Larrainen: /h̃/ bai, baina bokalik ez
Abstract
Zubereraz bokal sudurkariak deskribatu dira, baina ez zaie sekula fonetikoki begiratu. Larrainen «bokal sudurkariak» ntik heldu den hasperenaren inguruan baizik ez dira mantentzen (Lafon, 1957). Nasalance gailuarekin grabatutako ekoizpenak aztertu ditugu Lafonen esanak egiaztatzeko. Gure datuetan /V/ eta /Ṽ/ berdinak dira eta /Ṽ/ galdu dela ondorioztatzen dugu. Lafonekin bat, /hṼ/ eta /Vh̃/ sekuentzietako bokalek besteek baino balio altuagoak dituzte. Hala ere, hiztun batzuendako /V/, /Ṽ/, /h̃V/ eta /Vh̃/ berdinak dira, eta horrek /h̃/ ere desagertzeko bidean dagoela iradokitzen du. Galera itzuliezina izan baino lehen ezaugarriok dokumentatu eta aztertzeko beharra azpimarratu nahi dugu.
Keywords