Munibe Antropologia-Arkeologia (Dec 2023)

Berbegirada bat Gipuzkoako megalitoen baitan

  • Izaskun Egilegor Uranga

DOI
https://doi.org/10.21630/maa.2023.74.10
Journal volume & issue
Vol. 74

Abstract

Read online

Euskal Herrian zehar beti nahastu izan dira historia eta mitologia, baina herri-pentsaerak eskaintzen duen balioa ukaezina da. Identitate kulturalaren parte izanez ezinezkoa zaigu mendietan aurki ditzakegun ondare elementu askoren jatorriaren esanahia alde batera utzi eta horri tinko lotuta ahoz aho iritsi zaigun kultura. Paisaia megalitikoa dugu interes horren eredu argienetako bat. Gipuzkoan egin diren ikerketak garrantzia handikoak izan dira, ikerketa arkeologiko lerro sendo eta nagusienetakoa bilakatuz. Gipuzkoako paisaia megalitikoaren baitan, jatorriz ikertuak izan diren hauek, ondorengo garaietan izan duten bilakaera eta hauen okupazioa bigarren plano batean utzia izan da. Hau oinarri gisa hartuta eta mantentzen diren elementuak diren heinean, eboluzioan zein garapena jasaten duen gizarte baten aurrean jazoko diren esanahi aldaerak aztertuko dira. Espazio horien berrerabilpenean zentratuta, lekutzen diren materialak esanahien eraldaketa edota errepikapena erakuts diezaguke, memoria sorraraziz. Hauen kudeaketa ulertu eta batez ere, ondare gisara identifikatzen diren hauek, gaur egun ere gizarteak nola ulertzen dituen aztertzeko parada izango da. ABSTRACT: In the Basque Country, history and mythology have always gone hand by hand and the value of these popular mentalities is undeniable. We cannot leave aside the origin of elements that we can find in our landscape, and the megalithic is one of them. The megalithism especially in Gipuzkoa have become a very powerful line of research. However, its origin has been the focus of the study. It has rarely been said that there has been a diachronic evolution of this megalithic landscape. Starting from the assumption that these are elements that are maintained in the landscape, the importance of this evolution is the subject of this study lines. By giving importance to the reuse of the landscape and to the living societies of the living of the time, based on an understanding these elements that have come down to us as heritage to the present day.

Keywords