Fontes Linguae Vasconum (Oct 2019)

Tonuak Gazteen Testu Irakurrietan

  • Aintzane Etxebarria Lejarreta,
  • Iñaki Gaminde Terraza,
  • Urtza Garay,
  • Asier Romero Andonegi

Journal volume & issue
no. 114

Abstract

Read online

Artikulu honen helburua gazteen testu irakurrien melodiak aztertzea da. Horretarako, melodien osagaiak ikertu dira; hau da, talde prosodikoak, etenak eta tonuak. Ikerketa eredu metriko-autosegmentalean oinarritzen da. Corpusa osatzeko bost gaztek ahoz gora egin duten testu beraren irakurraldiak erabili ditugu. Behin seinaleak jasoz gero, transkribatu, etiketatu eta aztertu egin ditugu «Praat» programaren bidez. Informatzaileek testu bera euskara estandarrean irakurri arren, emaitzetan aldeak nabarmen daitezke nork bere jatorrizko euskalkiaren eraginez. Alderik aipagarrienak tonuen inbentarioan gertatzen dira, arlo honetan azentu tonudunen eta muga tonuen inbentarioarekin batera, euren arteko konbinazioak ere aztertu dira.

Keywords