Fontes Linguae Vasconum (Dec 2023)

Hizkuntza-ideologiak. Euskararen biziberritzean eragiteko analisi-tresna

  • Miren Artetxe Sarasola

DOI
https://doi.org/10.35462/flv136.8
Journal volume & issue
no. 136

Abstract

Read online

Artikulu honetan hizkuntza-ideologia nozioaren baliagarritasuna azpimarratu nahi izan da, euskararen biziberritzearen ikuspegitik. Hizkuntza-ideologien kontzeptuan arakatu da lehenik, bigarrenik, hizkuntza gutxituen eta euskararen kasuan hiztun baten autoritatea baldintzatu dezaketen hainbat marko ideologiko aurkeztu dira, eta hirugarrenik, hizkuntza-ideologia horien baitan euskararen garapenak izan ditzakeen zenbait oztopo aipatu dira, marko ideologiko berrien beharra mahaigaineratuz. Azkenik, ikertzaile gisa hizkuntza-ideologien azterketan sakontzearen beharra azpimarratu da.

Keywords