Fontes Linguae Vasconum (Jun 2019)
Olaibarko aldaeraren inguruan (Lehen erdia: iparraldeko herriak)
Abstract
Olaibarko hau Louis-Lucien Bonaparte euskalariak Iruñe ondo-ondoko Atarrabia herria hegoaldeko mugatzat harturik, Ezkaba menditik iparralderanzko Ezkabarte, Olaibar eta Odieta izeneko ibarrak besarkatuz osatu zuen. Aldaera honekin, Erroibar, Auritz, Artzibar eta Eguesibar deiturikoekin batera, printzeak cispamplonés deitu zuen azpieuskalkia marraztu zuen, hau guztia Hegoaldeko goi-nafarrera deitu ere egin zuen euskalkiaren barruan. Saio honetara aldaera honen iparraldeari dagozkion zenbait herritan duela hogeita hamar urte inguru bildu genituen grabazioetatik ateratako hainbat testu ekarri dugu.