Fontes Linguae Vasconum (Oct 2019)
Ze ba? eta ze bada? Baztan-Bidasoa inguruko gazteen hizkeran. Aldakuntza linguistikoa abian
Abstract
Baztan-Bidasoa eremuan gertatzen den berrikuntza linguistiko baten berri ematen dugu hurrengo lerrootan, Nafarroako Baztan-Bidasoa eremuko gazte hizkeran sortzen dena. Hain zuzen ere Ze ba? galdetzailearen erabilera aztertzea da gure xedea, kausazko esaldietan eta azalpenezkoetan, galderetan eta erantzunetan. Behin erabilitako metodologia azalduta, esaldiaren erabileran nola den zehazten dugu, eta geroago gazteek erabiltzen dituzten esaldiak aztertzen ditugu. Azkenik, eztabaidagarri suertatzen da eremu hau –gehienetan trantsizio eremua dena– eremu fokal bihur daitekeen ala ez, edo gutienez, berrikuntza lingüístiko zenbaiten abiapuntu den ala ez.