Fontes Linguae Vasconum (Oct 2020)

Kalendrera, edo ortodoxia erreformistarekiko talka

  • Patxi Salaberri Muñoa

Journal volume & issue
no. 111

Abstract

Read online

Bere xumetasunean, Leizarragaren Kalendrerak arazo larriak planteatzen ditu onetsia zuen sinesmenarekiko, hain zuzen ere haren propaganda-tresna aratza eta eraginkorra izan behar zuenean. Horrela, ohiko egutegi erreformatuen ildoak jorratuko zituela espero zitekeenean, beskoiztarra ohiz kanpoko bideetatik abiatu zen, ez beti Kalbinen ortodoxiatik hurbil. Garaiko egutegi kalbindarrak ez bezala, Leizarragak prestatutako Kalendrera ezin esplika daiteke parametro erreformatu hutsen barnean. Lan honetan, Beskoitzekoaren egutegiak izandako iturriez galdetuko da eta, aldi berean, hainbat iradokizun ere eskainiko bestelako puntu garrantzitsu zenbaiten esplikazioa aurkitu ahal izateko, besteak beste, noraino jokatu zuen Leizarragak haren senarengandik espero ez zen askatasunaz eta zernolako motibazioak izan ote zituen hartarako.

Keywords