Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo" (Feb 2023)

[n-/l- + herskari] taldeen bilakabide diakronikoa eta erronkarieraren lekukotasuna: irudia(k) fintzen

  • Leyre Rojo Horrillo

Abstract

Read online

Artikulu honetan, euskararen historian eztabaidatu den n-/l- ondoko herskarien oposaketa aztertuko da. Oraintsu arte esan izan da albokariaren eta sudurkariaren ondoren herskari ahoskabea hotsik zaharrena dela eta erronkariera eta zuberera honen gordetzaile direla. Mitxelenak (1961), ordea, kontrakoa defendatu zuen laburki bezain argi. Guk hori egiaztatuko dugu, gramatikalizazioari eta “Trasken legea” delakoari lotuta, XVIIi. mendeko Gabriel Etxart eta Miguel Rosen gutunen bidez. Horrela, herskarien bilakabidean noizbait ahostun > ahoskabe fenomenoa morfologikoa izan zela erakutsiko dugu. Gero, fonologikoki orokortuaz joan zela eta ondare zaharreko hitzetatik maileguetara hedatu zela zehaztuko dugu. Horretarako, ezinbestekoa izan da hala baldintza soziolinguistikoak nola corpusean aurkitu ditugun desberdintasunak aintzat hartzea.

Keywords