Fontes Linguae Vasconum (Dec 2023)

Gatazka armatua eta genero gatazka bidegurutzean. Jokin Muñozen narratiba begirada feminista batetik

  • Amaia Serrano Mariezkurrena

DOI
https://doi.org/10.35462/flv136.4
Journal volume & issue
no. 136

Abstract

Read online

Jokin Muñozen narratiban gai nagusia izan da euskal gatazka armatuarena. Euskal literatur sisteman bere obra kanonikotzat hartu izan da, eta horregatik, lan honetan haren obrak berrirakurri ditugu, gatazka armatuaren irudikapena literatur kritika feministaren bidez aztertzeko. Emaitzen arabera, Muñozen obran indarkeriaren erabilerari egotzi izan zaizkion genero-arauak iraunarazten dira, militantzia eredu patriarkala erreproduzitzen da, maskulinitate hegemonikoa da nagusi eta ideologia transmisio generizatua irudikatzen da. Areago, narrazioren batean berariaz begirada feministaz baliatzen denean, talde armatuarenari buruzko kritika are gordinagoa egiteko dela iruditzen zaigu.

Keywords