Fontes Linguae Vasconum (Dec 2021)
Karmele Jaioren Aitaren etxearen kritika kolektiboa eta feminista: proposamen metodologiko berritzailea
Abstract
Literatur kritika feminista eta kolektiboa erabiltzea dugu xede Aitaren etxea eleberria aztertzeko, ahots polifonia eta begirada poliedrikoa direla bide. Ahots nahiz behatze anitz horretan, lehenik, Karmele Jaiori entzun diogu. Bigarrenik, liburuaren sorkuntzan dagoen ibilbide geografiko esanguratsua gauzatu dugu. Azkenik, liburuaren inguruan idazlerik gabeko tertulia dialogikoa egin dugu irakurleon artean. Hiru tresnak transkribatu eta analizatu dira NVIVO12 softwarea erabiliz. Horrela, ikerketa kualitatiboaz baliatu gara literatur testuetara hurbiltzeko eta ondorio nagusi bezala esan genezake ikerketa bera irakaskuntza esanguratsura eramateko proposamen interesgarria bilakatu dela
Keywords