Fontes Linguae Vasconum (Apr 1996)

Hurbiltze bat euskal hitzordenaren tradizioari

  • Victor Hidalgo Eizagirre

DOI
https://doi.org/10.35462/flv71.3
Journal volume & issue
no. 71

Abstract

Read online

Artikuluak artifizial eta apokrifotzat ematen ditu egungo hitz ordenamendu joera estandarrak euskaraz (labur, galdegai legea eta aditzaren atzeratze nabarmena), XX. mendea bitarteko tradizio idatzi eta ahozko erabilera guztien aurkakoak diren neurri berean. Zehatz Azkuegan kokatuko du legeen jaiotza XIX. mende hondarreko hizkuntz iraultza orokorrean, eta soilik hari lotuta eta haren eraginez explikatuko legeen arrakasta. Hauen aztarren historikoen laburbiltze bat egin ondoren, eta legeok eta euskararen beste SOV katalogazioak alboratuta saiatuko da errekuperatzen euskal tradizioaren eta linguistikaren hainbat ikaskizunen haritik hitz ordena hori gobernatuko luketen hiru printzipio oinarrizko: 1. Hitz ordena librearena; 2. «Xà» edo «aditza bigarren» fenomenoa, ezaguna bestelakoan hizkuntza indoeuroparren eremuan; eta 3. Komunikazio lege unibertsaltzakoen ildotik tema _rema -ren antzeko segida nagusia finkatzen duena esaldi barnerako. Azkenik printzipio hauen ingurutik eta tradizio idatziaren eta aho erabileren molde beti beretsuak errekuperatuz proposatuko da ere aditza nabarmen aurreratzea egungo prosa moldean honen arazo komunikatibo larriak saiheste bidean.