Fontes Linguae Vasconum (Jun 2019)
Mailegatze morfologikoa eta generoa euskaraz
Abstract
Mende luzetako ukipen azkarraren ondorioz, euskarak morfema sorta bat mailegatu die latinari eta inguruko erromantzeei. ‑o/‑a bukaeren araberako pareen mailegatzearekin barietate batzuek inflexiozko generoaren hastapenak garatu dituzten bezala, ‑sa atzizkiarekin ekialdeko euskara eratorpenezko genero bereizkuntzan abiatu da. Zuberoako euskara historikoaren corpusean funtsaturik, lan honen xedea da -sa-ren agerpen historikoa aztertzea eta iruzkintzea. Horrezaz landara, eta Euskaltzaindiak bide hori baztertu badu ere, egungo ekialdeko anitz euskaldunen artean ‑sa atzizkiak duen emankortasuna ilustratuko dugu.