Fontes Linguae Vasconum (Dec 2021)

e5: euskararen komunitatearen garapenerako marko interpretatibo berria

  • Jone Goirigolzarri Garaizar,
  • Inazio Marko,
  • Ibon Manterola

DOI
https://doi.org/10.35462/flv132.7
Journal volume & issue
no. 132

Abstract

Read online

Lan honetan «Euskararen Etorkizuneko Eszenarioak Elkarrekin Eraikitzen» (e5) egitasmoa aurkeztuko da. e5 bi helburu nagusiren inguruan ardaztu zen: batetik, hurrengo hamarkadetarako euskalgintzaren aro berria konfiguratzen laguntzea, eta bestetik, euskararen biziberritze prozesua ulertzeko eta garatzeko marko interpretatibo berri bat lantzea. Artikuluan KOHiKoGa Eredua (Kapitaletan Oinarritutako Hizkuntz Komunitatearen Garapena) izendatu dugun marko berriaren oinarri teoriko-metodologikoak aurkeztuko ditugu eta e5 egitasmoa nola egikaritu zen azaldu. Azkenik, marko berri hau maila mikroan euskara biziberritzeko tresna egokia dela iradokiko dugu

Keywords