Fontes Linguae Vasconum (Dec 2023)

Egileen eta arazleen sintaxia jite adjektiboen argitan

  • Ane Berro Urrizelki,
  • Leire Sánchez-Dorronsoro

DOI
https://doi.org/10.35462/flv136.1
Journal volume & issue
no. 136

Abstract

Read online

Lan honetan -garri eta -kor atzizkien bitartez eraikitzen diren jite adjektiboak arakatu ditugu. Adjektibo horiek mendeko aditzak adierazten duen gertaerarekin edo egoerarekin lotutako irakurketa potentziala, ebaluatiboa edo joerazkoa dute, eta, adjektiboaren arabera, balio aktiboa, pasiboa ala jasaileduna izan dezakete. Lan honetan proposatuko dugu jite adjektiboen interpretazioa adjektiboak mendean hartzen duen egitura morfosintaktikoaren ondorioa dela; zehazki, Boz buruaren, aditz txikiaren eta buru horiei lotutako argumentuen araberakoa (Alexiadou, 2018; Oltra-Massuet, 2013). Azterketa honetatik abiatuta, proposatuko dugu egile eta arazle argumentuak gune desberdinetan sartzen direla sintaxian.

Keywords