Fontes Linguae Vasconum (Nov 2019)

Bizkai sartaldeko agiri judizial bat euskaraz: Zolloko galdetegia (1770)

  • Eneko Zuloaga San Román,
  • José Alfonso Antequera

Journal volume & issue
no. 128

Abstract

Read online

Artikulu honetan Bizkai mendebaleko XVIII. mendeko testu baten edizioa eta hizkuntza-azterketa aurkezten ditugu. Bilboko eskribau-etxe batean 1770ean sortutako dokumentu judiziala da, eta Zollon (Bizkaia) ezagutarazteko prestatu zuten. Testuak euskararen corpus historikoko hutsune bat betetzen du, eta interesa du bai generoari dagokionez, bai alderdi geolinguistikoari eta historikoari dagokienez. Bada, lan honetan testua sortu zen testuingurua hobeto ulertzeko azalpenak, testuaren edizio kritikoa, testuko ezaugarri linguistiko nagusien azterketa eta hizkeraren filiazio linguistikoari buruzko proposamena ematen dira.

Keywords