Fontes Linguae Vasconum (Oct 2019)

Iragankortasunaren dinamikaz zubereran: kasu adierazpen bikoitzekiko baliobiko aditzak Maisterren Jesü Kristen imitazionean

  • Jean-Baptiste Battittu Coyos

Journal volume & issue
no. 112

Abstract

Read online

Artikulu honetan, Martin Maisterren zubererazko Jesü Kristen imitazionea obran (1757) baliobiko aditz batzuen erabilera aztertu da, hain zuzen Zuberoan gaur egun kasu adierazpen bikoitzekiko (edo hirukoitzekiko) baliobiko diren aditzak. Liburu horretan autoreak izan aditz laguntzailearekiko eraikuntzak nagusiki erabilten dituela ohartu da, gaur egun erabilten den baino gehiago. Maisterren aditz horien erabilera Athanase Belapeyrenari zinez hurbil zaio (Catechima laburra…, 1696); Jusef Egiategik *edün aditz laguntzailea pixka bat gehiago erabilten du (Lehen liburia…, 1785). Martin Maisterren aditz horien erabileran gorabehera batzuk agertarazi da. Ahatze (izan (absolutibo+datibo) edo *edün (ergatibo+absolutibo)), gozatü (izan (absolutibo+instrumental) edo *edün (ergatibo+absolutibo)), eta üdüri (izanekiko eraikuntza zenbait edo *edün (ergatibo+absolutibo)) aditzen kasua da. XXI. mendeko hastepen honetan *edün (ergatibo+absolutibo) bereziki eta *edün (ergatibo+datibo) eraikuntzak hedatzen dira, izan (absolutibo+datibo) eta izan (absolutibo+instrumental) eraikuntzen kaltetan. Hemen berean hasi zen konparaketa segitzeko (ikus FLV, 2005, 100. zbk, 633-660), aurten, 2010ean, emana izan den pastoralaren testua aztertu da, Xahakoa pastorala. Martin Maisterrek izanekiko erabili duenean Martin Maisterrek izanekiko erabili duenean, Patrick Quéheillek, pastoralaren autore barkoxtarrak, *edün (ergatibo+absolutibo) eraikuntza erabilten du aditz horiekin: behatü «entzun», iseatü «saiatu», jarraiki «jarraitu». Ahatzekin Quéheille *edün (ergatibo+absolutibo) eraikuntzaz bakarrik baliatzen da. Ildo honetan bi testu horien konparaketak argitaratu den joera orokorra egiaztatzen du, baliobiko aditz zenbaitekin *edün aditz laguntzailea gero eta gehiago erabilia da zubereran. Azken mendeetan, izan aditz horien aditz laguntzailea zen.

Keywords