Fontes Linguae Vasconum (Dec 1995)

Ohar estatistiko garrantzitsuak euskararen ordenaren inguru Euskara S.V.O.?

  • Victor Hidalgo Eizagirre

DOI
https://doi.org/10.35462/flv70.2
Journal volume & issue
no. 70

Abstract

Read online

Euskara sailkatua izan da SOV ordenako hizkuntza bezala. Eta egia da, gramatika normatiboen eraginez estatistikoki ere joera hori nagusitu dela prosa idatzian XX mendeko testuetan. Aldiz, aurreko literaturak SVO ordena erakusten du nabarmen. Eta SVO ordena berori aurkitzen dugu nagusi gaur egun ahozko hizkeran, hala nola, aurreko mendean jasotako ahozko testigantzetan ere. Artikuluak ezagutzera ematen ditu datu estatistiko berri hauetako batzuk, bederen kolokan jar lezaketenak SOV adskripzio errazegi bat. Artikulua saiatzen da ere esplikatzen orain arteko sailkapenaren arrakastaren zergatia, baina batez ere eztabaidaren berrireki beharra azpimarratzen du.