Linguamática (Jun 2011)

Teknologia garatzeko estrategiak baliabide urriko hizkuntzetarako: euskararen eta Ixa taldearen adibidea

  • Iñaki Alegria,
  • Xabier Artola,
  • Arantza Diaz de Ilarraza,
  • Kepa Sarasola,
  • Itziar Aduriz

Journal volume & issue
Vol. 3, no. 1

Abstract

Read online

Euskararen egoeraren inguruan hainbat datu ematen dira labur-labur, eta horrekin batera munduko hizkuntzak sailkatzeko proposamen bat aurkezten da Interneten eta hizkuntz teknologian duten egoeren araberakoa. Euskararen prozesaketa automatikoan Ixa taldeak izan duen bilakaeraren nondik norakoak zehazten dira gero, hainbat mugarri azpimarratuz eta ibilbide hori jarraitzeko erabili den estrategia deskribatuz. Munduko 190 hizkuntzentzat erreferentzia izan daiteke estrategia hori, hain zuen, Interneten presentzia minimo eduki bai baina oraindik hizkuntza-teknologia mota hau landu ez duten hizkuntzentzat.