Fontes Linguae Vasconum (Jun 2019)
Erlazio-atzizkia eta hitz-ordenaren aldaketa
Abstract
Lan honetan -ko erlazio-atzizkia duten sintagmen kokapena (izenaren aurrekoa eta izenaren ostekoa) aztertzen da ikuspuntu diakronikotik. Atzizkiaren funtzioa izenen modifikatzaileak sortzea da, adberbioetatik, leku kasua, instrumentala edo postposizioa duten izenetatik eta izen-multzoetatik. Helburua da hitz-ordenaren bariazioa deskribatzea eta erabileran eragina zuten faktoreak identifikatzea. Proposatzen da izen osteko -ko modifikatzaileak sortu zirela erlazio-atzizkia zuten sintagma batzuk adjektibo bezala lexikalizatu zirelako, eta adjektiboari zegokion kokapenean hasi zirela jartzen, hau da, izenaren eskuinean. This paper deals with the relational marker -ko, which derives adjectival modifiers from a wide range of phrases: adverbs, local-case- or instrumental-marked nouns, postpositions and determinerless NPs. More specifically, the goal is to describe the constituent order variation from a diachronic perspective. There are two options: the modifier might be prenominal (default in the modern language) or postnominal. My proposal is that postnominal -ko modifiers appeared because some -ko phrases lexicalized as adjectives and started to be placed after the noun, in the position where canonical qualitative adjectives go in Basque.