Fontes Linguae Vasconum (Jun 2019)
Olaibarko aldaeraren inguruan (Lehen erdia: iparraldeko herriak)
Abstract
Olaibarko hau Louis-Lucien Bonaparte euskalariak Iruñe ondo-ondoko Atarrabia herria hegoaldeko mugatzat harturik, Ezkaba menditik iparralderanzko Ezkabarte, Olaibar eta Odieta izeneko ibarrak besarkatuz osatu zuen. Aldaera honekin, Erroibar, Auritz, Artzibar eta Eguesibar deiturikoekin batera, printzeak cispamplonés deitu zuen azpieuskalkia marraztu zuen, hau guztia Hegoaldeko goi-nafarrera deitu ere egin zuen euskalkiaren barruan. Saio honetara aldaera honen iparraldeari dagozkion zenbait herritan duela hogeita hamar urte inguru bildu genituen grabazioetatik ateratako hainbat testu ekarri dugu. The Olaibar variety was given its name by Prince Louis-Lucien Bonaparte when he made his dialectal classification of the Basque language. He located the southernmost point of the variety in the town of Villava, near Pamplona, from which it spreads north of Mount Ezkaba, encompassing the valleys of Ezkabarte, Olaibar and Odieta. This variety, the fifth, completed, along with the Erro, Burguete, Arce and Egües varieties, what he called the cispamplonés subdialect of the southern upper Navarrese dialect. This article offers texts collected from the northernmost part of the area some thirty years ago.