Fontes Linguae Vasconum (Jun 2023)
Itxurazko egonkortasun linguistikoa eta hazkunde indexikala Bermeoko (lako) aldagaian
Abstract
Galdeketa arin bat aurkeztu dut hemen Bermeoko (lako)-ren aldakortasun soziolinguistikoa aztergai hartuta: garalako vs garalakon —lehenari (0) deituko diot eta bigarrenari, (n)—. Datuak, 423 token, 2016-2017 artean Bermeon grabatutako elkarrizketa laburretatik datoz. Efektu mistoen eredu baten oinarrituta, argudiatu dut, batetik, (n)-rekin aldaketa indexikala jazo dela adinekoengan arrantza-sektoreko kidetza adieraztetik hurrengo belaunaldietan bermeotartasun orokorra adieraztera, eta, bestetik, euskararen normalizazioak aldagaia egonkortzen lagundu duela. Izan ere, adinez helduen artean ez da alde adierazgarririk adinean eta lanbide-heziketadunek eta gizonek esaten dute (n) gehien.
Keywords