Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo" (May 2022)

Vinsonen eta van Eysen arteko gutunak

  • Manex Munduate Ugartemendia

DOI
https://doi.org/10.1387/asju.23369

Abstract

Read online

Lan honen helburua XIX. mendeko bi euskalariren arteko gutunak arakatuz horien edizioa osatzea da, garai hartako euskalaritza eta hizkuntza-ideien inguruan gutxi gorabeherako ikuspegi bat eduki ahal izateko. Hautatu dudan gutun-sorta 1868tik 1901era Julien Vinsonek eta Willem Jan van Eysek elkartrukatutako ehun eta hiru gutunek osatzen dute. Oro har, Vinsonen hizkuntzalaritza ikuspegiak van Eysenarekin bat egiten du, besteak beste euskoiberismoaren auziari eta euskal gramatikaren eta aditz ereduaren orokortasunei dagokienez. Alabaina, badira euren artean eztabaida sortzen duten gai zehatzagoak ere. Gainera, gutunetan batez ere Vinsonek garaiko hizkuntzalari nahiz euskalariekin izandako aurrez aurrekoak ere azaleratzen dira. Amaitzeko, ezin alde batera utzi batak zein besteak euskal testu zaharren bilketa eta edizioan eginiko lanak. Gutunetan zehar aipamen ugari jasotzen dituzte edizioen bilketa eta prestaketa lanek.