Fontes Linguae Vasconum (Aug 2003)

Zaraitzuera aztertzeko ekarpen berriak (3 - Eaurta: bukaera)

  • Koldo Artola

DOI
https://doi.org/10.35462/flv93.1
Journal volume & issue
no. 93

Abstract

Read online

Hirugarren saio honen bidez, zeinean ‘nor-nori-nork’ saileko adizki tripertsonalak agerian ezarri ditugun, Zaraitzuera aztertzeko ekarpen berriak izenburu orokorrarenpean Eaurtako euskarari eskaini diogun ahalegin jarraituari amaiera ematera gatozkio. Hurrengo saioetan, ahal den neurrian eta ditugun datuen arabera beti ere, Zaraitzuko ibarreko beste zenbait herritan –Otsagi, Ezkaroze, Orontze eta Espartza, hain zuzen- eskuratu informazioa, gehi Ibiztan bildu apurren bat, lerro hauetara ekarri nahi genuke. Zaraitzuko euskara Louis-Lucien Bonaparte printze euskaltzaleak egindako mapa zoragarrian ekialdeko behe-nafarreraren esparruan kokaturik agertzen da, horretarako arrazoi nagusienetarik bat, antza, errespetuzko alokutibotasunaren erabilera izaki, ekialdeko euskalkien ezaugarri.