Fontes Linguae Vasconum (Dec 2016)

Julian Gaiarreren euskal gutuna: edizioa eta azterketa

  • Koldo Ulibarri Orueta

Journal volume & issue
no. 122

Abstract

Read online

Artikulu honetan Julian Gaiarre (1844-1890) tenor nafarrak bere izebari euskaraz idatziriko gutun famatua editatuko dugu. Gutun hau normalean erronkariarra euskalduna zela frogatzeko besterik ez da aipatu, baina lan honek ikuspegi mugatu honetatik atera eta oraindik egiteke zegoen testuaren alderdi linguistikoa lantzea du helburu, xix. mendeko Erronkariko euskarari buruz hitz egiten digun lekukotasun garrantzitsua baita. Egindako transkribapenak konparatu, irakurketa berriak proposatu eta eskutitzaren hizkuntz ezaugarri garrantzitsuenak komentatuko ditugu, erronkarieraren gainontzeko lekukotasunen testuinguruan jarriz. Era berean, gutxitan aipaturiko erronkarierazko lekukotasunekin jarraituz, artikulu honen eranskin moduan, XVIII. mende erdialdean J. A. Arakistain fraideak Erronkari hiribilduan jaso zuen hitz zerrenda ekarriko dugu.

Keywords