Fontes Linguae Vasconum (Aug 2005)

Arakilgo euskara: kokagunearen auzia eta datuen fidagarritasuna

  • Iñaki Camino Lertxundi

DOI
https://doi.org/10.35462/flv99.2
Journal volume & issue
no. 99

Abstract

Read online

Artikulu honetan alderdi batetik Nafarroa Garaiko Arakil ibarreko euskararen ezaugarri sorta bat aztertu da eta bestetik, inkestetan bildu diren emaitzen fidagarritasunaz oharrak egin dira. Oraintsu argitaratutako bi lanetan, Irañetako eta Arakilgo euskarak Sakana erdialdekoarekin bete-betean bat egiten duela defendatu da (Erdozia 2004 eta 2005), baina gure iritzian, ikuspegi honek Irañetako eta Arakilgo mintzoak eskuin dituen lotura hertsiak itzalpean uzten ditu: izan ere, Sakana erdialdean ez bezala, Nafarroa Garaiko erdialde zabalean eta ekialdean ageri diren ezaugarri eta berrikuntza sistematiko ugari ditugu Irañetako eta Arakilgo euskaran. Lanaren bukaeran Arakilgo inkestetan ageri diren zenbait erantzun zinez bertako euskarari dagozkiola jakiteko dagoen zailtasunaren berri ematen da