Fontes Linguae Vasconum (Oct 2019)

Pallas hiztegiaren euskal iturri lexikografikoak

  • Iván Igartua Ugarte

Journal volume & issue
no. 115

Abstract

Read online

Artikuluak XVIII. mendeko hiztegi eleaniztun handienean, Peter Simon Pallasek argitara emandako Linguarum totius orbis vocabularia comparativa izenekoan (S. Petersburgo, 1786/87-1789), jaso ziren euskarazko hitzen iturri lexikografikoak ditu aztergai nagusi. 1785ean Errusiako enperatriz Ekaterina II.ak munduko 200 hizkuntzetako (272 kontuan hartzen badugu hiztegiaren bigarren argitaraldia) datu lexikoak biltzeko agindua zabaldu zuen. Urte hura baino lehen argitaratutako euskal hiztegiak asko ez direnez, Pallasen hiztegia euskal lexemak jasotzen dituen argitalpen lexikografiko zaharrenetakotzat jo daiteke. Lan honetan argudio zehatzak ematen dira Pallasen euskal hitzen zerrendaren, alde batetik, eta, bestetik, Manuel Larramendiren Hiztegi Hirukoitzaren Eranskinaren (1745) eta Jean-Baptiste Bulleten Mémoires sur la langue celtique (1754-1760) liburuan ageri den hiztegi zeltikoaren artean dagoen lotura frogatzeko. Larramendiren lanak oso hitz-forma bereziak bildu zituen, euskal tradizio lexikografikoan salbuespentzat eman daitezkeenak, eta haietako batzuk, hain zuzen, jaso zituzten geroago Bulletek eta Pallasek. Testu kritikaren errores coniunctivi gisara funtzionatzen duten forma horiek hiru hiztegiak elkarrekin lotzeko balio dute.

Keywords