Fontes Linguae Vasconum (Dec 2021)

Egiarretako hiru eskuizkribu euskaraz (XVIII.-XIX. mendeen mugan)

  • Juan Madariaga Orbea,
  • Jose Luis Erdozia Mauleon

DOI
https://doi.org/10.35462/flv132.2
Journal volume & issue
no. 132

Abstract

Read online

2014. urtean Arakilgo Egiarretako abadetxe zaharrean, erlijio-gaia duten zenbait eskuizkribu, horietako hiru euskaraz, agertu ziren, zalantzarik gabe, herriko apezen batek idatziak. Ez dute datarik, baina XVIII. mendeko azken hamarkadaren eta XIX.eko lehen bietakoen artekoak izan daitezke. Artikulu honek, alde batetik, garai horretako Egiarretako testuinguru historikoaren berri ematen du. Honetaz gain, garai horretako apezen zerrenda egin eta horietako zein izan zitekeen eskuizkribuetako biren egilea ere ondorioztatzeko ahalegina egin da. Azkenik, eskuizkribuen transkripzioaren ondoren, haien hizkuntza-deskribapena dator, zenbait ondoriorekin batera.

Keywords